- Memoriaren Eguna asteazkenean izan bazen ere, Zarauzko Udalak gaur egingo du egun horretako ekitaldia. 12.00etan bilduko dira Arrosategi parkean, Memoriaren zuhaitzaren inguruan. Bertan, urtero bezala, isilunea eta lore eskaintza egingo dira, indarkeria eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratuz. Zarauzko Udala osatzen duten Udal Talde guztiek parte hartuko dute.