- Oriok 16 urtetik gorako herritarrentzat antolatzen duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea, bihar amaituko da. Idatziak Orioko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu daitezke. 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrek parte hartu dezake lehiaketan, oinarrietan zehaztutakoaren arabera. Ipuinez gain, olerkiak eta bertsoak ere jasoko dituzte.