- Taosa igeriketa taldeak hainbat txapelketa antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako. Larunbat honetan izango da lehen proba eta datozenak abenduaren 11n, martxoaren 26an eta apirilaren 30ean. Egun horietan, Zumaiako Lubaki kiroldegiko igerilekua probetan parte hartzen duten igerilarientzat gordeta egongo da. Hala, kiroldegiko erabiltzaileek ezingo dute igerilekua erabili larunbat honetan, 16.30etik 19.45era bitartean. Abenduaren 11ean, 16.00etatik 18.30era itxiko da; martxoaren 26an, 16.00etatik 19.45era eta apirilaren 30ean, 16.00etatik 18.30era.

Partaide kopuruaren arabera txapelketaren orduak aldaketak jasan ditzazkeela azaldu dute Kirol Patronatuko ordezkariek. Dena den, probak amaitu bezain laster, kiroldegiko erabiltzaileek igeri egiteko aukera izango dute, noski, kiroldegiko orduaren barruan, 20.00ak arte.