- Iosu Garai argazkilari legazpiarrak Zaindu: inpresionismoari keinu bat bilduma berria osatu du, eta Orion izango da ikusgai gaurtik hasi eta azaroaren 19ra arte. Basoak zaintzeko beharraren inguruan kontzientziatzea du helburu proiektuak. Hala, argazkien bidez basoak sortzen dizkion sentimenduak bildu ditu bertan: lasaitasuna, segurtasuna, harmonia, sakontasuna, misterioa... Programa informatikorik erabili gabe egin du guztia. Erakusketa Orioko kultur etxeko areto nagusian egongo da ikusgai egunero, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.30era.