Datorren urtean 196 eguzki panel jarriko dituzte Getarian. Udalak 84.579 euro inbertituko ditu eta hamabi udal eraikinetako energia aurrezteko asmoz hartu dute erabakia. Modu honetara, eraikinek behar duten energiaren %25 lortzea espero da. Bestetik, Europatik datozen dirulaguntza desberdinez baliatuta, ibilgailu elektrikoak karga-tzeko punturen bat ezartzeko aukera aztertzen ari dira.