- Karela kiroldegian hainbat hobekuntza egingo ditu datozen egunetan Orioko Udalak. Alde batetik, kiroldegiaren atzeko aldean eskailera berriak jartzea aurreikusten du eta bestetik, ur beroa ekoizteko eguzki-panelak instalatuko ditu azaroan. Izan ere, udal eraikinen energia kontsumoaren neurketak aditzera eman duenez, energia gasturik handiena kiroldegiak eta kanpinak egiten dute, ura berotzeko sistemagatik bereziki. Hori dela eta, energia-planarekin bat egiteko eta iturri berriztagarrien erabilera indar-tzeko, ur beroa ekoizteko eguzki-panelak jarriko dituzte kiroldegian. Esan bezala, azaroan zehar instalatuko dituzte panelak, tenis pistaren ondoan, eta ekoitzitako energia igerilekuko ura bero-tzeko erabiliko da.

Panelak jarritakoan, eremua errespetatzeko eta bertara ez inguratzeko eskatzen die Udalak herritarrei, kalte materialik ez eragiteko.