- Elkanoren Lehorreratzearen inguruan, herriko eragileekin biltzen ari da Getaria. Horietan parte hartzeko aukerarik ez dutenentzat, Mintzodromo saio ireki bat egingo dute. Taldetan banatuta, lehorreratzeaz hitz egitea da egitasmoaren asmoa. Izatez, gaur zuten hitzartuta saioa, baina datorren ostegunera atzeratzea erabaki dute. Xehetasunak aurrerago emango dituzte.