- Gaur emango zaio hasiera Zarauzko Nazioarteko Ahotsak ekimenari. Missouri State University Chorale (AEB) abesbatzak eskainiko du lehen kontzertua. 20.30ean izango da, Frantziskotarren elizan. Kon-tzertua hasi baino lehenago eskuratu beharko dira sarrerak, elizaren kanpoan egongo den postuan. Urtero bezala, sarrera arruntak bost euro balioko du, eta abesbatzaren elkarteko kideentzat, aldiz, hiru euro.