- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak Azpeitiko Udalarekin elkarlanean antolatuta, “etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailer praktikoa” izango da datorren asteazkenean (18.30ean) Basazabal jauregian. Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek hilaren 18a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edo 628 532 303 telefono zenbakira dei egin daiteke (astelehenean).