- Azken hilabeteotako joerari eutsiz, Azpeitiko langabezia tasak behera egin du irailean ere. Juxtuki, %7,4koa izan da iraileko tasa; eskualdeko (%7,6), Gipuzkoako (%9) eta EAEko (%11,1) tasaren azpitik. Iazko irailean 735 langabetu zeuden Azpeitian eta gaur egun, berriz 539. Beraz, urtebetean langabetuen kourua %26,7 jeitsi da herrian. Hori bai, gizonen artean langabezia tasa %5,3koa da eta emakumeen artean %9,8koa.