Zumaia: Itsaspeko munduan murgilduko da bihar

Zikloaren 12. edizioaren baitan 13 labur eta argazki proiekzio bat ikusi ahal izango dira

13.10.2021 | 00:36
Itsas-espezie deigarriak ezagutzeko aukera izango da. Argazkia: N.G.

zumaia – Zumaiako Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloaren 12. Edizioa ospatuko dute bihar eta ostiralean. Ekitaldi honekin itsaspeko bizitzaren inguruko ezagu- tza eta kontzientzia bultzatu nahi dira. Hala, hamairu labur eta argazki proiekzio bat ikusi ahal izango dira ostegunean, Aita Mari zinean, 19.00etatik 20.30era.

CIMASUB-ek Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honek "planeta osoan zehar bidaia bat egiteko aukera eskain-tzen du, itsas hondo ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren eta klima-aldaketaren arazoaren globaltasuna erakutsiz". Antolatzaileen esanetan, itsaspeko nazioarteko lehiaketa honetara aurkeztutako lanen kalitateak gora egiten du urtetik urtera, bai ikusmenari dagokionez, bai narrazioari dagokionez. Emanaldirako gonbidapenak eskuragarri daude turismo bulegoan.

Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, hilaren 24ra bitartean itsaspeko mundua biltzen duten argazkiekin osatutako erakusketa jarri dute Algorri Interpretazio Zentroan. CIMASUB lehiaketara aurkeztutako argazki onenak bildu dituzte bertan, eta "itsas hondo politenaz gozatzeko eta itsas-espezie arraro eta deigarrienak ezagutzeko" aukera izango dela azaldu dute antolatzaileek.

haurrentzako ekitaldia Herriko haurrek ere izango dute itsaspeko mundua ezagutzeko aukera. Bihar goizean, Zumaiako eskoletako 5. eta 6. mailako haurrek lau film labur ikusi eta urpeko munduko profesional batekin solasteko aukera izango dute. Ekimen honen helburua da aldaketa klimatikoa arintzen eta itsaso eta ozeanoak salbatzen laguntzea guztion esku dagoela ohartaraztea.

noticias de noticiasdegipuzkoa