zpeitiak Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Azpeitiko Udalak herrri hezitzailearen filosofia sustatzen jarraitzeko "gogo eta ilusio handia" daukala azaldu du, eta horretan, Oinherri bidelagun izango du beharrezkoa duen aholkularitza eta formazioa eskain-tzeko. Eta nola ez, Oinherrik susta-tzen duen Euskal Herri mailako herri hezitzaileen sareko parte diren gainontzeko herriekin batera, sarean lan egiten ikasiko dute elkarrekin; esperientziak trukatuz eta kolektiboan lan egiteak dakartzan babes eta sinergia guztiak aprobetxatuz.

Oinherri "oso pozik" agertu da Azpeitia herri hezitzaileen sareko parte izateagatik: "Herrien arteko elkarlan eta bebesean oinarritzen den sare honetan, Azpeitiko esperientzia, sareko gainontzeko herriekin elkarbanatzeko aukera izatea oso aberasgarria baita guretzat. Eta aldi berean, ziur gaude Azpeitiak ere sareko beste herriengandik jaso dezakena oso interesgarria izango dela", adierazi du Jaione Urruzola sareko kideak.

"Azpeitiko herri hezitzaileko kideok hezkuntza, ardura konpartitu gisa ulertzen dugu. Familia eta eskolaz haratago, herria bera eremu hezitzaile moduan ulertzen dugulako, eta herritarrak eragile hezitzaile kontsideratzen ditugulako. Hezkuntza ez baita haurtzarora mugatzen, gutako bakoitza, jaiotzen garenetik hiltzen garenera arte, hezigarriak eta aldi berean hezitzaileak garela ulertzen baitugu", gaineratu du Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak.

Haurren parte hartzea herriko erabakietan txera-tzen eta etorkizunean etor daitezkeen egitasmoei forma emateko Azpeitiko herri hezitzailea eta Oinherriren arteko elkarlanean sakontzeko apustu bat da sinatzen duten hitzarmena.

Norabide horretan, Azpeitian haurren parte hartze kanal iraunkor bat osatu nahi da ikasturte honetan, herriko ikastetxeetako haurrekin, "umeak txiki-txikitatik herritar moduan herriko erabakietan parte hartzen hezteko" helburuarekin. Etorkizuna bakarrik ez, haurrak orain eta hemen ere badirelako, eta esateko gauza asko eta oso interesgarriak dituztelako.