- Gaztetxo Eskolak aisialdirako begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du Azkoitian.

Ikastaroak 310 orduko iraupena izango du (150 ordu prestakuntza teorikoa eta 160 ordu praktikoa) eta saioak Gabonetako oporraldian (abenduak 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 3, 4, 5, 7) eta Pazko Astean (apirilak 19, 20, 21, 22) egingo dira. Horretaz gain, partaideek hiru asteburu egingo dituzte Orioko aterpetxean; eta prestakuntza praktikoa, berriz, udan.

Ikastaroa egiteko ikasleak 18 urte beteta izan beharko ditu 2022ko ekainaren 30erako eta DBHn graduatua izan. Izena hilaren 31ra arte eman daiteke gaztetxoak.eus-n.