- Esku pilotan jokatzen disfrutatzen duten 8 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek Oteiza pilota elkarteak antolatzen duen eta “laster” hasiko den XLVII. Kontzejupeko Pilota Txapelketan aritzeko izena eman dezakete datorren ostiralera arte Gurea frontoian edo 667 503 918 zenbakira whatsapp mezua bidalita.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo txapelketa herrikoian “benjaminek, kimuek eta infantilek binaka jokatuko dituzte partidak eta kadeteek, aldiz, banaka”. Partidak Kontzejupen jokatuko dira, “astelehenetik ostegunera eta pilota goxoarekin”.