- Aste honetan ekin diete Orio Herriko Plazako obren azken faseari. Udaletik azaldu dutenez, azken erremateak falta dira. Besteak beste, honakoak egingo dituzte: kioskoko toldoa, kajoiak, mandoak eta falta diren banoak amaitzea eta, orokorrean, arketak eta tapak errepasatzea. Endaia kaleko bi hodi ere ordezkatuko dira, bere garaian ezarritakoak ez baitaude sakonera egokian. Behin lan horiek amaituta, Udalak bukatutzat emango ditu plaza birmolda-tzeko obrak, eta, ondoren, Telefonicak eta Iberdrolak instalazio elektrikoko eta telekomunikazioetako kableak lurperatzeko lanak egingo dituzte.