- Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak urteak daramatza 65 urtetik gorako herritarrei programa eta zerbitzu desberdinak eskaintzen. Tipi-tapa jarduera fisikoa sustatzeko zerbitzua, edota oroimena lantzeko tailerra dira horietako batzuk. Aurten, zerbitzu berri bat jarriko du martxan: Itsasargia.

Dinamizatzaile baten laguntzarekin, Zumaiako adinekoek hainbat arlo landuko dituzte: autonomia, harremanak, gaitasun pertsonalak zein herria parte hartzea, besteak beste.

Narriadura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko balioko du ekimenak, hurrenez hurren. Hogarrean elkartuko dira partaideak, astelehenetik ostiralera egunean bi orduz.

Interesa duen orok, beharrezkoa izango du Gizarte Zerbitzuetan izena ematea. Irailaren 27ra bitartean egin beharko da.

Halaber, gogoratu dute adinekoei zuzendutako zerbitzu eta programa ugari daudela martxan herrian: Tipi-tapa, jarduera fisikoa sustatzeko programa, Oroimena lantzeko tailerra eta Nagusien Mahaia, kasu. Horietan guztietan ere eman daiteke izena, aipatutako dataren barruan. Zumaiako Nagusien Mahaiaren parte izateko, berriz, gizartelangilea@zumaia.eus helbidera idatzi beharko da horien nahiak, desioak, egoerak zein gogoetak jaso eta azter-tzeko balio du Mahaiak.