- 85 urte bete dira, astearte honetan, tropa frankistak Zumaian sartu zirenetik. Urtemuga honen harira Udalak gogoan izan ditu frankismoagatik erbesteratuak, errepresaliatuak eta erailak izan ziren guztiak. Halaber, 1936ko altxamendua eta erregimen frankista diktatoriala salatu ditu, eta justizia eta erreparazioa eskatu nahi du frankismoaren biktimentzat.