- Zumaiako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak ikertzeko bekaren deialdia, berriro ireki du Udalak eskaerarik jaso ez duelako. Proposamenak urriaren 11ra bitartean aurkeztu beharko dira Zumaiako Udalaren Erregistro Orokorrean, edo bestela, telematikoki, egoitza elektronikoan. 6.700 euroko beka emango du guztira, eta besteak beste, lanean, bizitza sozial, ekonomiko, politiko zein kultur mailakoan egindako ekarpenak jaso beharko ditu azterketak. Ikerketa euskaraz egin beharko da, eta gehienez ere sei hilabeteko tartean, banaka edo taldeka.