- 1936ko irailetik aurrera, frankistek errepresio bortitza ezarri eta, besteak beste, indarrez kanporatu zituzten Errepublika garaiko azken udal ordezkariak Zestoan. Orain, duela 85 urte kanporatuak izan ziren zinegotzi haiei omenaldi ekitaldia egingo die Zestoako Udalak gaur, 12.00etan, Zestoako udaletxe atarian. Zehazki, hamar kide izango dituzte gogoan: orduan alkatea zen Eugenio Alkorta Tolosa, tabernari-gozogilea; zinegotziak berriz, Martin Iriondo Alberdi, harakina; Modesto Etxeberria Ansola, Iraetako errotakoa; Juan Jose Ugarte Unanue, Alberdikoa, mekanikaria; Hipolito Uranga Korta, enplegatua Arroabean; Biktoriano Olaizola Garate, Agotekoa, enplegatua hori ere; Jose Bernardo Irureta Peñagarikano, Aizarnakoa, meatzaria; Sebastian Elorza Badiola, Aizarnan mina kapataza; Jose Maria Azpiazu Uranga, nekazaria Arroan; eta Frantzisko Errasti Egiguren, Palankadi baserriko praktikantea.