- Orioko Udalak emakume eta gizonen arteko berdintasun-plana idatzi nahi du aurten eta, horren baitan, galdetegi bat prestatu du, herritarren iritziak jasotzeko. Pasa den asteazkenean zen inkesta betetzeko azken eguna, baina epea astebetez luzatzea erabaki da, erantzun gehiago jaso ahal izateko. Datorren asteazkena izango da, beraz, galdetegia bete-tzeko azken eguna. Berdintasun-plana Kalaka aholkulari-tza-enpresaren laguntzarekin ari da egiten Udala eta inkestaren esteka udal webgunean dago eskuragarri. Galdetegia bete-tzeko, minutu gutxi batzuk behar dira, eta guztiz anonimoa da.