- Orioko Antilla hondartzako alboetako bi sarreretan hondakinak biltzeko guneak indartu egin dira. Udalak Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio bi gune horietan edukiontzi gehiago jar-tzeko, beharrezkotzat ikusita. Modu horretan, sarrera bakoi-tzean bi edukiontzi gehiago daude, bederatzi guztira. Ontzi arinak jasotzeko hiru egongo dira aurrerantzean, beste hiru errefuxa biltzeko, eta organikoa, papera eta beira botatzeko bana. Erabaki honekin batera, edukiontziak husteko zerbitzua ere indartu egin da. Goizero 11.00etan jasotzen dituzte hondakinak, eta eguraldi ona egiten duenean, 17.00etan beste bilketa egiten ari dira.