- Agua para elefantes filma proiektatuko da bihar, Orion dagoen Gure Zirkuko karpan, 22.00etan hasita. Emanaldia Udalak antolatu du, Gure Zirkuko lagunekin elkarlanean. Sarrera doakoa da, baina covid-19 protokoloak bete ahal izateko, gonbidapena hartu behar da aldez aurretik turismo bulegoan. Guztira, 160 sarrera daude banatzeko. Bigarren bat ere proiektatuko dute, Gure Zirkuko karpan. Abuztuaren 11n izango da hori. Oraindik ez dute zehaztu filma, baina gaia zirkua izango du.