- Zarauzko Musika Bandak udako kontzertua eskainiko du bihar. 12.30ean Merkatu Plazako lehen solairuan izango da hitzordua. Sarrera doakoa da, baina kantaldiaz gozatu nahi duenak aurrez bertaratu beharko du, aforoa mugatua baita. Hamabost minutu lehenago irekiko dituzte ateak eta aurreratu dutenez, guztira zazpi pieza interpretatuko dituzte.