- Gaueko taxi zerbi-tzua eskainiko du Zarauzko Udalak, gauez beren etxebizitzetara joateko zerbitzua behar duten emakumeentzat eta gainerako kolektiboentzat. Udaletik azaldu dute emakumeek edukiko dutela lehentasuna, baina zerbitzuaren erabilera herri osoari zabaltzen da. Asteburu honetan jarriko da martxan eta datorren abenduaren 25era arte luzatuko da. Hala, Zarauzko udalerrian mugitzeko soilik izango da, 22.00etatik 2.00etara, eta geltokia Udaltzaingoaren parean egongo da. Erabiltzeko interesa dutenek, aldez aurretik, tiket bat hartu beharko dute Udaltzaingoaren bulegoetan (Gipuzkoa kalea 32).