- Herriko Plazan eta ingurutan egindako obren ondorioz, denbora luzez, Bizkarreneko etxearen atzeko lurpeko edukiontziak ez dira egon erabilgarri. Dagoeneko, ordea, bukatu dituzte lanak eta erabilgarri jarri dituzte edukiontziak. Ondorioz, Arostegineko tailerraren ondoan behin-behinekoz jarri ziren edukiontziak erretiratu egin dira eta, aurrerantzean, inguruko bizilagunek Bordatxo tabernaren atzeko gunera bota behar dituzte beren hondakinak, lehengo txartel magnetiko berak erabilita.

Halaber, Arostegineko behin-behineko hondakin-gunean zegoen beiraren edukiontzia Endaia plazan jarriko dute.