Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) diruaren bidez lagunduko ditu hainbat proiektu. Ekintzailetasuna, enplegua etab. egitasmoak sustatzeko. Horri jarraituz, 2021ean 900.000 euro baino gehiago emango dira eskualdeko proiektu guztientzat. Diru funtsa honen helburua pandemiaren eragina murriztea da batez ere. Lourdes Salsamendi lehendakariak adierazi zuenez, pandemiak sortutako krisiak “eskualdea gogor kolpatu” badu ere, Udal Elkarteak lanean dihardu “eskualde garatu, inklusibo, aurreratu eta jasangarria helburu”.

UKUEren diruaren bidez lagunduko ditu hainbat proiektu. Ekintzailetasuna, enplegua etab. egitasmoak sustatzeko. Horri jarraituz, 2021ean 900.000 euro baino gehiago emango dira eskualdeko proiektu guztientzat. Diru funtsa honen helburua pandemiaren eragina murriztea da batez ere.

Eragile, elkarte, norbanako eta enpresa “guztien bidelagun” izateko asmoa dutela azaldu zuen eta horretarako sortu dituzte lau dirulaguntza lerro nagusi: hasteko inbertsioei emango zaie garrantzi gehien. Horretarako, 500.000 euro gorde dira eta diruz lagunduko dira negozioaren lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak; teknologia berriak eta berrikuntza enpresan txertatzeko inbertsioak, besteak bese, TicketBai sistemarako fakturazio-softwareak eta covid-19 gaitza dela eta, baldintza higieniko-sanitarioak bermatzeko inbertsioak.

Horren ondoren, jarduera ekonomikoak sortzeko edo proiektu berriak sustatzeko dirulaguntzak izango dira. Kasu honetan, 150.000 euro emang o dira, guztira.

Bestetik, enpresen lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak garatzeko 100.000 euro erabiliko dituzte eta azkenik, kontratazioa eta kalitatezko enplegua sustatzeko helburuarekin, 75.000 euro. Dena den, zenbatekoak aurreikuspenak dira eta beraz, lerro bateko kreditua amaitzen ez bada, soberakina besteetara bideratuko da.

Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak Udal Elkarteko webgunean daude eskuragarri. Irailaren 30ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea.