- Hiru edukiontzi erre dituzte asteburuan Zarautzen, Nafarroa kalean bi eta Mendilauta kalean bestea. Xabier Txurruka alkateak gertutakoa irmoki salatu du sare sozialetan, horrelako jokabideak onartezinak direla azalduz. Apirilean ere Nafarroa kalean, Antoniano kirol pabiloiaren parean, erre zituzten beste hainbat.