- Formakuntza saioak prestatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, merkatariak eta zerbi-tzu enpresak digitalizazio arloan prestatzeko.Uztailean hasi eta abendura bitartean egingo dira. Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, digitalizazioaren alorreko bi prestakuntza tailerrekin hasiko da ekimena. Aurrez aurrekoak izango dira biak, eta sektorearen arabera egokitu egingo dute ordutegia. Lehenengoa, uztailaren 8an eta 12an izango da Facebooken eta Instagramen iragarki-kanpaina bat sortzeko tailer praktikoa egingo da. Uztailaren 15ean eta 19an, berriz, webguneek bilatzaileetan duten posizionamendua hobetzera bideratutako tailerra egingo dute. Bi kasuetarako UKUEn eman beharko da izena.