- Irisgarritasuna hobetze aldera, ate automatikoa jarri dute Orioko Karela kiroldegian. Atea instalatzeko lanak Manusa eta Fabri enpresek egin dituzte eta 8.000 euro inguruko kostua izan dute. Kiroldegiko sarrera nagusitik kendu den atea goiko pisuko sarreran jarriko du Udalak, orain dagoena baino arinagoa eta hobea baita.