- Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko deialdi berria argitaratu du Zumaiako Udalak. Mota askotako euskarriak izan daitezke: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak... Errotulazio elementuaren kostuaren %50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe. Zentzu honetan, garbi utzi nahi izan dute nahitaezkoa izango dela errotulua euskaraz bakarrik egotea, eta ez elebitan. Interesdunek Euskara Zerbi-tzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, Herritarren Atarian.