- Zumaiako udaleku irekiak uztailan hasiko dira, eta horiek hasi aurretik, guraso bilerak egingo dituzte gaur, Aita Mari aretoan, 17.00etan euskaraz eta 17.45ean gazteleraz. Ludotekako arduradunek, haurren taldeak zein diren azalduko dute, eta programazioaren berri ere emango dute. Horrez gain, udalekuen inguruko bestelako gaiak landuko dituzte, eta, zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izango da, baita galderak eta zalantzak argitzekoa ere.

Bestalde, covid-19ak sortutako osasun egoera dela eta udalekuetan parte hartuko duten haur guztien guraso zein tutoreek dokumentu berezi bat sinatu beharko dute (parte hartzeko baldintzak onartzea, informatzeko betebeharra eta baimen informatua dokumentua). Hori entrega-tzeko azken eguna osteguna izango da. Hiru modu daude: ludotekako buzoian, aurrez aurre, ludotekan 10.00etatik 13.00etara, edo emailez mezu bat bidalita, pdf formatuan ludoteka@zumaia.eus.