- Aisialdi gune berria zabaldu dute Zarauzko Vista Alegreko parkean. Tirolina bat, txirrista bat eta bi sare-gunek osa-tzen dute eta 14 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako gunea da. Auzotarrekin egindako bileretan adostu zen proiektu hau, kirol zonaldearekin batera. Bestalde, eremu berria Eraztun Berde Urdinaren baitan dago eta Udalaren asmoa txukun mantentzea denez, erabaki du hemendik aurrera ibilbide honen guneak eta bideak garbitzeko ardura Txukun Lorazan-tza enpresari ematea. "Mantenu zerbitzu honen bitartez Eraztuneko ikuskaritza, garbiketa eta konponketa lanak egingo dira", zehaztu dute.