- Igeriketa taldearen entrenamendu garaia eta igeriketa ikastaroak amaituta, familiek, udan zehar, aukera zabalagoa izango dute Zumaiako Lubaki igerilekua erabiltzeko. Bihartik ostiralera bitartean, egunero 11.30etik 13.30era eta 16.30etik 17.30era bitartean hartu ahal izango dute txanda. Uztailaren 5etik aurrera, asteburuetan ere erabili ahal izango dute igerilekua. Kasu honetan, larunbatetan 11.30etik 13.00etara eta 18.00etatik 19.00etara egongo da martxan zerbitzua. Igandetan, berriz, goizez bakarrik (11.30etik 13.00etara).

Bestalde, bihartik ostiralera arte igerilekua erabiltzeko aukera izango den arren, kiroldegia itxita egongo da, arrazoi teknikoengatik. Tarte horretan, kiroldegiko bazkide direnek Mugiment kirol txartela baliatu ahal izango dute inguruko herrietako instalazioetako zerbitzuak erabiltzeko. Honen inguruko informazio guztia, www.kiroltxartela.eus webean aurkitu dezakete interesa dutenek.