- Salberdingo R3 partzelan eraikiko diren 52 erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuen zozketan izen emateko epea ireki zen maiatzaren hasieran. Orain, eskaera guztiak aztertu ondoren, onartutako eta bazterturiko eska-tzaileen behin behineko zerrendak argitaratu dira. Udaletik azaldu dutenez, guztira 848 zarauztar aurkeztu dira deialdira. Hauek Zarautz Lurren bulegoan eta Zarauzko Udalaren webgunean aurki daitezke. Datorren ekainaren 21ean, hamar eguneko epea irekiko da (uztailaren 2ra arte) baztertuek erreklamazioak aurkeztu ahal izateko deialdia. Era berean, antzeman daitezkeen akatsak zuzen-tzeko eskaera aurkezteko ere balioko du. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz Lurren bulegoan (Salegi kalea, 14), bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.

Aurreikuspenen arabera, zozketa datorren hilean zehar gauzatzea espero da. Hala ere, denborarekin jakinaraziko dira zozketa beraren data eta zuzenean jarraitu ahal izateko moduak, egoera medio, telematikoki egingo baita.