- Euskal Kostaldeko Geoparkeak Biotop izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du iganderako. Zumaiako Santiago hondartzako sarrera nagusia izango du abiapuntu eta lau txanda eskainiko dituzte: lehenengo biak 9.00etan izango dira eta 10.30ean ondorengoak. Parte hartzeko izena eman behar da labur.eus/biotop2021 estekan edo Zumaiako Turismo bulegoan 943 143 396 telefonora deituz.