- Klima aldaketa datorren hamarkadako erronka larrienetariko bat izanik, Getariako Udala, Klima eta Energia Plana egiten hasi da. 2030erako berotegi-efektuko gasen isuriak %40an murriztu nahi ditu eta aurreikusitako inpaktu nagusietara egokitzeko bidean aurrera egin. Hala, gai horren inguruan herritarren ikuspuntua jakiteko, saio irekia antolatu dute. Ostegunean izango da, Ulpiano aretoan, 18.30etik aurrera. Bestalde, inkesta bat osatu dute iritziak jasotzeko bidetik. Bihar izango da betetzeko azken eguna (https://labur.eus/ATNkk).