- Zarauzko Udalak motorrentzako eta bizikletentzako aparkaleku berriak jarri ditu Nafarroa kalean. Motorrentzako gunea Nafarroa kaleko iparraldeko espaloiaren ezarri da, Ipar kalearekin batzen denean. Bestalde, lau bizikleta-aparkaleku berriak Bixkonde kalearen kantoian jarri dira. Horretarako, aldaketak egin behar izan dituzte hondakinen bilketa-guneetan: Nafarroa kalearen eta Ipar kalearen arteko izkinaren zeuden edukion-tzietako batzuk lekuz aldatu dira, eta autobusaren geltokiaren ondoan zeudenekin batera kokatu dira, bilketa gune bakar batean elkartuz. Ondorioz, autobus geltokiko markesina ere metro gutxi batzuk mugitu da.