Zumaiako Udalak eta Kirol Patronatuak kiroldegiko ohiko ordutegia berrezartzea erabaki dute. Hala, astelehenetik aurrera honakoa izango da Lubakiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 6.30etik 21.30era; larunbatetan, 7.30etik 13.30era eta 16.00etatik 20.00etara; igandetan eta jai egunetan, berriz goizez bakarrik irekiko da (07.30-13.30).