Aurten ere egin du lekua Zarauzko kultur agendan endi Tour Festivalak. Hala, bosgarren urtez jarraian, Bilbao Mendi Film Festivaleko filmak ikusteko aukera eskaini dute Modelo aretoan, datozen hiru ostegunetan. Hiru saioak 19.00etan hasiko dira, eta sarrera bost euro kostatuko dira.

Bihar, Out of the Blue ikus-entzunezkoak irekiko du aurtengo sorta. Seb Montaz zuzendari ezagunarena lan honek Mendifilmeko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Bertaratutako herritarrek, jarraian Mendian Hil, Hirian Hil proiekzioa ikusteko aukera izango dute. Zarautzen bizi den Iñaki Peña zaintza aringarrietan espezializatutako sendagileak zuzendutako lana da azken hau. Solasaldia ere egingo dute ondoren. Peña bera, eta pelikulan protagonista diren Felix Zubia eta Susana Llavina Modelon izango dira.

Maiatzaren 20ko saioan ondorengo hauek izango dira: Aterpean Ateri, Mikel Sarasola piraguista protagonista dela, Ruben Crespok zuzendutako film laburra; Harda the Tough, iazko Mendifilmeko Zuzendari Onenaren saria irabazi zuen Marcin Polarren espeleologia film laburra; Free as Can Be, Mendifilmen Eskaladako Film Onena eta azkenik, Everest-The Hard Way, iaz sariketan Ikusleen Saria irabazi zuen lana, 1988ko Eslovakiarren Everest hegomendebaldeko saiakera historiko eta tragikoari buruzkoa da.

Zarauzko zikloa, hilaren 27an itxiko da. 2020ko Sari Nagusia irabazi zuen Hillary-Ocean to Sky proiekzioarekin. Izenak azaldu bezala, Hillaryren abentura gogokoena izan zen Ocean to Sky espedizioaren kontakizuna du ardatz.