- Udal-Baratzeen zozketa publikoa egingo du Zarautzek, datorren ostiralean. Pleno aretoan elkartuko dira, goizeko 9.00etan eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik eskaera egitea HAZn (Kale Nagusia, 29).

Horretara bideratutako 170 lursail ditu herriak. Horietatik batzuk esleitu gabe daude oraindik eta beraz, horiek zozketatuko dituzte.

Lehenik eta behin, lehentasuna izango dute pentsiodunak, erretiratuak edo langabetuak. Baratzeak adjudikatu ondoren, gainerako eskaerak ateratzen joango dira harik eta agortu arte, eta horiekin guztiekin itxarote-zerrenda bat osatuko da. Aurreko zozketa bukatutakoan, onartutako gainerako eskaerak zozkatu egingo dira lehentasunik gabeko eskatzaileen zerrendan sartutako eskatzaileen artean, eta horrela bigarren itxarote-zerrenda osatuko da.