- Joan den osteguneko osoko bilkuran mozio bat onartu zuen Zumaiako Udalak, pediatra euskalduna bermatzea eskatzeko. Gaur egun Zumaiako osasun zentroan lanean ari diren bi pediatra titularrek, ordea, dagokien hizkuntza eskakizuna badute eta euskaraz eskaintzen dute zerbitzua.

Horregatik, Udalak barkamena eskatu nahi die bereziki osasun zentroko arduradunei eta pediatrei, "eskualdeko beste herri batzuetako egoera Zumaian ere hala gertatzen zela zabaldu zelako".

Zuzenketa tarteko, halaber, Udalak Zumaiako osasun zentroarekiko harreman ona duela azaldu du. Eta, eskerrak eman nahi dizkie osasun zentroko arduradunei eta langileei urte hauetan guztietan euskalduntzen egindako lanagatik. Bide beretik, zumaiar guztiei osasun zentroan ere euskaraz aritzeko gonbidapena luzatu die.