- Kantukolore taldeak haurrentzako Ametsen urtebetetzea ekitaldia emango du, gaur, Orion. 18.00etan izango da, Karela kiroldegian eta ateak 20 minutu lehenago irekiko dira. Udaletik azaldu dutenez, bertan ez da sarrerarik salduko, baizik eta aurretik kultur etxean eskuratu dituztenek soilik izango dute bertara-tzeko aukera.