- Zumaiako Aitzuri frontoiaren inguruan DBHko eraikin berria egingo da, eta partzela eraikigarria izateko, gasaren desbideraketa lanak egin behar izan dituzte lehenago. Horretan jardun da Nortegas enpresa urtarrilaren erdialdetik.Udaletik azaldu dutenez, ordea, amaitu dituzte eremu horretan egin beharreko lanak, eta aurrerantzean zabalik egongo da errepidea. Sinatutako akordioaren emaitza izan dira lanak. Hain zuzen, Udalak eta Nortegasek akordioa egin dute: Nortegas izango da sarea egitearen arduraduna, eta Udalak obra zibila egingo du.