- Zumaiako berdintasun foroa atzo bertan bildu zen Alondegia kultur etxean. Oraingo honetan hainbat gai jorratu zituzten: Indarkeria matxistaren prebentziorako hainbat ekintza adostu zituzten, emakumeon Osasunaren Nazioarteko Egunerako ekintzak ere aurkeztu zituzten eta udazkenerako proposamenak jaso.