- Bihar, Xabier Lizardi idazlearen jaiotzaren 125. urteurrena izango da eta hori aitzaki hartuta, bihar bertan egingo da 39. Xabier Lizardi ekimeneko sari banaketa. Modelo aretoan izango da hi-tzordua, 11.30ean hasita eta bertan izango da aurtengo irabazlea den Yolanda Larreategi. Ur eta Lur izenburua jarri dio bere lanari eta Udalak argitaratu egingo du, sei hilabeteko epean. Azaldu dutenez aurten, guztira, 33 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta Larrategirena hautatu du, Kati Olaizolak, Alex Gurrutxagak, Yolanda Arrietak eta Idoia Garzesek osatutako epaimahaiak.