- Urola Kostako Udal Elkarteak antolatzen duen 45+Indartzen programari buruzko saio informatiboa gaur izango da, 11.00etan. Online egingo da Gotomeeting plataformaren bidez. Horretarako, aurrez izena eman beharko da Udal Elkartearen webgunean. Aurten 4. aldiz egingo dute eta guztira, 40 orduko prestakuntza programa izango da. 45 urtetik gorako herritarrak lan munduan txertatzeko balioko du, besteak beste.