- Portale kultur elkarteak antolatuta, Xabier Unanua eta Aritz Ganboaren Bideak dokumentala ikusteko aukera izango da igandean (18.00etan) Alonderoko kultur aretoan. Edukiera mugatua dela eta, emanaldira joateko interesatuek aurrez erosi behar dituzte sarrerak Portalen. Saioaren amaieran egileekin solasaldia izango da.