Zarauzko kirol elkarteak, futbol sailean dituen jubenilen hiru talde aurkeztu ditu asteburuan. Euskal Ligako lehen postuan jokatzen du horietako batek, eta beste biek, berriz, jubenilen lehen mailan. Bertan azaldu zutenez, beste urte batez Gran Camping izango dute babesle. Babeslea, entrenatzaileak, Udaleko ordezkariak eta jokalariak bildu ziren aurkezpenean.