- Zumaiako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea, apirilaren 7an amaituko da. Ordainketa helbideratuta dutenei, egun horretan kobratuko zaie kontu korrontetik. Ordainketa helbideratuta ez dutenei zerga ordaintzeko erreziboak bidali zaizkie etxera. Jaso ez dutenek Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko dute eskaera, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14.30era. Posta elektronikoz (udala@zumaia.eus) eta telefonoz ere egin daiteke (943 86 50 25), betiere ezarritako epe barruan.