- Zarauzko Udalak, Urkome Urola Kosta Landa Garapeneko Elkartearekin elkarlanean, Zarauzko Merkatu Plaza dinamizatzeko helburuarekin Freskua! Zarauzko Merkatu Plazako aldizkariaren laugarren zenbakia kaleratu du. Doako aldizkaria da eta dagoeneko eskuragarri dago Merkatu Plazako ekoizleen eta dendarien postuetan. Jakinarazi dutenez, guztira 500 inprimatu dira, baina nahiago izanez gero, formatu digitalean irakurri daiteke udal webgunean. Hainbat errezeta eta elikadura aholkuak daude bertan.